Showing posts with label Elkarrizketak. Show all posts
Showing posts with label Elkarrizketak. Show all posts

OEP, aurrez aurre

1.- Ezer baino lehen aurkez itzazue zuen buruak, taldearen osaketa eta O.E.Pren esanahia

Momentuz taldea Sopelako 4 lagunek osatzen dugu:
Iraitz- Ahotsa eta baxua.
Bosko- Gitarra eta koruak.
Alex- Gitarra.
Alvarei- Bateria.

Iraitzek eta Boskok, Inglaterran bizi izan ziren bitartean, Frontline zeritzon Oi! taldean jotzen zuten. Alvareik aspalditik zeraman Sutik Ska-Punk taldean jotzen, eta gaur egun, Nun taldean ere badabil. Alexek, berriz, Rock eta Metal talde batzuetan jo izan du.

O.E.P. Alex, Alvarei, Bosko eta Iraitz (Ezkerretik Eskubira)
O.E.P.-ren esanahia? Ostias Estilo Pueblo, ostiak banatzen ditugulako eta herrixka batetik gatozelako, jajajaa. Ideia mozkor-gau eder batetn ondoren etorri zen. Taldekide baten batek asmatu zuen, baina guztiz konbentzituta ez dagoenez, ez dugu bere izena aipatuko.

2.- Noiz sortzen da taldea?

OEP 2008ko ekainean sortu zen, Iraitzek, Boskok eta Alvareik osatua. Urte horretako azaroan bertan, kontzertu pare bat eman genuen formazio honekin. Geroago, 2009ko urtarrilean Alex bigarren gitarra-jole gisa batu zitzaigun. Handink gutxira, 6 abesti grabatu genituen entsaiatzen genuen lokalean (Eskerrik asko Eneko!). Orain, Sopelan bertan bi kontzertu eman eta gero (Sopelanako jaietan eta Inkestas Rock Jaialdian), hemendik eta handik jotzen hastea gustatuko litzaiguke.

3.- Zeintzuk dira taldea eragin izan duten edo eragiten duten estiloak?

Taldearen estiloa nagusiki 80. eta 90. hamarkadaren bertako zein estatuko punk-rock eta oi! taldeen eraginpean dago, baita nazioartekoenpean ere. Batez ere, mezu polítiko eta sozial indartsua dutenenpean. Gaztarotik lagundu gaituen musika, alegia.

4.- Zein talderekin gustatuko litzaizueke eszenatokia elkarbanatzea?

Uff! Zerrenda luzeegia denez, atalka laburtzen saiatuko gara:

TALDE MITIKOAK: The Redskins, The Specials (70. hamarkadakoak, ez gaur egungoak), The Oppressed, Angelic Upstarts, Street Troopers, Infa Riot, Kortatu, Cicatriz, Barrikada, eta abar. Gaur egun, talde antifaxistekin joko genuke, jatorrak direnak eta euren burua rock&rollaren izartzat jotzen ez dutenak, noski.


5.- Zer ezagutzen duzue Cable Street Beat erakundeari buruz nazioartean zein EH-n?

CSB iniziatiba, Erromon Euskal Herriko atalak antolatutako kontzertuei esker ezagutzen dugu. Baina nazioartean ANTIFA England-ek egindako lana ezagutzen dugu, izan ere Iraitz eta Bosko Inglaterran eman zituzten urte horietan maiz aritu ziren erakunde honekin elkarlanean. Han antolakuntza maila izugarria da, jaialdien prestakuntzatik hasita talde faxisten erasoaren mehatxuari aurre egiteko segurtasunera. Bestalde, era honetako kontzertuetara joaten den jende aniztasuna ere azpimarratzekoa da: naziotasun zein adin tarte oso ezberdinetako neskak eta mutilak batzen dira. Euskal Herrira era honetako iniziatibak ekartzea oso ideia baikorra iruditzen zaigu, esan bezala gutariko batzuk Itzubaltzeta egon ginen aurkeztu zen egunean. Agur berezi bat D.J. Maiakovsky-rentzat, bere skinhead reggae eta soul-ekin gaua alaitu baizigun.

6.- Zer uste duzue patriota eta apolitikoak euren buruei deritzoten Combat 84, Condemned 84, Retaliator, Close Shave... etab bezalako taldeei buruz?

Mmmm! Miloiaren galdera! Guri pertsonalki naska puta ematen digute. Esan dugun bezala, Iraitz eta Bosko luzaroan bizi izan dira Inglaterran eta lehenengo pertsonan talde horietako kide batzuek hango bonehead-ekin batzen diren benetako faxistak direla ikusi ahal izan dute.



Hala ere, ez duzu ikasgelako azkarrena izan behar, ezta Inglaterran bizi ere, talde hauek kutsu ezkertiarra izan dezakeen edozein motatako ideiak gorrotatzen dituztela, britaniar unionistak direla edota IRA eta komunismoaren aurka daudela jakiteko. Elkarrizketa batzuetan irakur daitekenez, argi ta garbi utzi dute, SHARP edo Spirit of 69 bezalako kolektibo anti-arrazistak gaitsezten dituztela.

Chubby Chris Combat 84ren abeslaria White Power lelo arrazitaren kamisetaz
Close Shave talde britainiarraren kontzertua Triskeldun bandera naziak apaindutako eszenatokian

7.- Zuen ustez ideia ezkertiarrak izan eta era honetako taldeen musika entzun zein kontzertuetara joatea bateragarria da?

Guk gure aldetik ez dugu zentzurik gabeko moda hau ulertzen, eta are gutxiago, partekatzen. Azken finean, moda hau jarraitzen dutenek, barrikadaren bestaldean kokaturik dagoen jende eta taldeei publizitatea egin eta ekonomikoki lagundu baino ez dute egiten, musika besterik ez delako aitzakipean. Hori, pederastiaren kontra egon, eta gero“zinema gustoko duzulako” etxeko bideoan haur-pornografia ikustea bezala da. Izugarrizko koherentzia-eza. Bestela, galde diezaietela talde horiei guztiei zer egingo luketen Euskal preso politikoekin, argi baitago arazorik gabe aitortuko luketela urkatokira bidaliko lituzketela.

Retaliator talde ultraeskuindarreren abeslaria RAC (Rock Against Communism) mugimendu arrazistaren kamisetaz
Hori, gure kide antifaxista irlandar, eskoziar eta ingelesekiko elkartasun eta errespetu eza itzela dela aipatu gabe. Gure ustez, era honetako taldeei estaldura ematen dieten artean badago Euskal Herrian ereiten ari diren haziaren ondorioak zeintzuk diren ulertzen ez dutenak; edo agian batzuek jakin badakite, eta helburu horrekin egiten dute hain zuzen ere. Dena den, denborak norbera bere lekuan jarriko du, bitartean guk arazo honekiko jarrera oso argi daukagu.

8.- Zer esango zeniekete Skinhead izateko Condemned 84 entzun behar dela esaten duten horiei?

Entzun dugun lelokeriarik handiena dela esango genieke. Hasteko, kaskamotzen mugimendua talde horiek baino askoz zaharragoa dela kontutan hartuz, gure sustraiek ez dute talde horiekin zerikusirik (horrek zer esan nahi du, orain Reggae eta Ska ez dela aintzakotzat hartu behar). Bada Kaskamotz-mugimenduaren alde Condemned 84 puta horrek baino askoz gehiago egin duen talde piloa. Askoz jota, guk Condemned 84 kaskamotz-mugimenduaren barruan sartu zen zabor ultra-patriotiko britaniar eskuindarraren artean kokatuko genuke, mugimendua kutsatu zuten eta kutsatzen jarraitzen duten orien artean. Etapa horrek gaindituta beharko luke. Baina noski, bizitza lehentasunei buruzkoa da. Gure ustez, badira super-skinhead izatea baino gauza askoz garrantzitsuagoak (egia esan, gure taldean Iraitz eta Bosko dira kaskamotz bakarrak), hala ere, norbaitek ispilu aurrean kanpaia jo nahi badu talde eskuindarren musika entzuten, hor konpon! Esan dugunez, denborak norbera bere lekuan jarriko du.
Condemned-84 2008an Serbian emandako kontzertua agur-nazia erakusten zuten lagunez inguraturik

9.- Nahi duzuena esateko bidea libre

Eskerrik asko eta agur bero bat hala edo nola gure taldea bultzatzen ari direnentzat: gure lagunak, Patxi (Basartena taberna, Urduliz) eta Txabi (Iberre taberna Sopela) zarata sartzen uzteagatik, Deustuko gazte lokalak, Eneko (Moby Dick) maketa grabatzeagatik (oso lan gogorra) inolako eskaerarik gabe (Job santuak baino patzientzia gehiago), Klaudio gauza askorengatik, antifaxista guztiak eta zuek, elkarrizketa eta CSB antolatzeagatik. Eskerrik asko guztioi!.

Duff Holligans, Aurrez Aurre

1.- Ezer baino lehen, kontaiguzue zeozer taldearen izenari buruz, kuriosoa. Azal horidun pertsonai batzurekin zerikusirik ote?

Bai, Simpsons-ekin, itzelak dira, dibertigarriak eta zorrotzak, yankiek egin duten gauzarik onena. Egia esateko, Duff Hooligans gure lehen abestiaren izena izan zen. Hasieran Glamour Boys ginen, baina Hotel Glamour edo dena delako TB saio frikiarekin izena desitxuratu egin zen. Beraz izena aldatzea erabaki genuen: Revolución 1521, Men-Drugos, Cloratita 77... generabiltzan buruan, baina adostasunera heltzerik izan ez genuenez eta kontzertuen karteletarako presaka genbiltzanez zera esan genuen “ba horrela, gure lehen abestia bezala”. Ez pentsa hausnarketa handiko erabakia izan zenik. Denborarekin "Los Elegantes Chicos de la Clase Obrera" gustatu izan zitzaigun baina diskaren izenburutzat hautatu genuen, taldearen izena berriz ez aldatzearren. Gainera, Mayok jada tatuaia egina zuen, bide batez Pipik Tereluren tautaiaz bakarrik gainditutako zuhurgabetasuna (muxu bat biontzat, a! eta Miriam-entzat).


2.- Taldearen bigarren zatia, hooligans… zein da zuen futbol taldea?

Gimnástica Segovianaren zale porrokatuak gara eta Segovirras Taldeko kideak 1928an sortutako futbol klub mitikoa da. Betidanik izan du oso berme gutzi gizartea zein erakundeen aldetik, nire ustez horregatik hain zuzen ere gustatzen zaigu horrenbeste. Gure kluba da, hirugarren mailako futbola, bene-benetako futbola esango nuke nik. A, eta hotza, hotz izugarria La Albuerako harmailetan. Gure taldea ikustera joateko oso gimnastikoa izan behar zara.


Duff Hooligans

3.- Musika egiterakoan ze taldek izan dute eragina?

Punk 77 eta 80. Hamarkadako Punk Iberiar talde guztiak. Sar zaitezte myspace-an eta irakur ezazue erretolika: www.myspace.com/duffhooligansoisegovia


4.- Kaskamotz-mugimendua bizirik al dago? Nolakoa da Segoviako panorama politiko-musikala

Bizirik baino gehiago dagoela esango nuke nik, modan akaso. Revival-a eman da eta orain neska-mutilak gazte-gaztetatik bihurtzen dira kaskamotz. Azken finean normala da, internet-i esker informazio ugari eta diskografia osoak daude eskuragarri. Era berean, arrazoi honexengatik ere normala da gutxi errotzea, modak harrapatzen ditu eta datorren bezala alde egiten du ere, baina fanzineak irakurtzen, KZak grabatzen, diskak erosten mugimenduan barneratu zenarentzat kaskamotz izateari uztea zailagoa da. Segovia txikia dela kontutan hartuta, musika talde anitz dago. Askok anarkista edo komunistatzat jotzen dute euren burua, baina nik ez dut ikusten askorik militatzen duten. Tabernetako iraultzak izan ere, kalea lantzeko orduan betiko 4 katuak. Politikari dagokionez? Ba egia esateko, betiko 4 katuak gaude mobida guztietan sartuta: Izquierda Castellana, Coordinadora Antifascista de Segovia, Segovia de Izquierdas, Espekulazioaren aurkako Plataformak...


5.- Zein talderekin batera gustatuko litzaizueke eszenatokira igotzea?

Cock Sparrer-ekin, jaun ta jabeak dira, eta Strummer berpiztuko balute, The Clash-ekin. Madrilen zortea izan genuen eta Sham 69rekin jo genuen. Haiekin de puta madre pasatu genuen, baina ez zegoen Jimmy Pursey, taldeko arima-materra.

Los Elegantes Chicos de la Clase Obrera. Duff Hooligans-en lehenengo diska.

6.- Duff garagargoaz gain, besterik?

Ba egia esateko saltzen duten Duff horrek ez dauka ezer berezirik, baietz Moe-ren Tabernakoa askozaz gozoagoa izan. Castilla aldetik Mahou hagitz trinkatu egiten da, Segovirras lokalean San Miguel... baina tira ez daukagu ba guk ahogain zorrotzegia! Lorontzien ura ere edaten dugu guk, hala ere, ondo tiratutako upeleko Pilsnber Urquell-a kristona da!


7.- Zer ezagutzen duzue Cable Street Beat-i buruz?

Egundaino askorik ez, barkatuko diguzue ezjakintasuna. Gure hurrengo kontzertua dela eta internetetik ibili gara eta egia esateko proiektuak oso itxura ona dauka, kontzertu antifaxisten erakunde antolatzailea, ezta? Nire ustez, kontzertu areto espekulatzaileetatik urrun mugimendu antifaxistari hotsa emateko era honetako erakunde gehiago behar dira. Gure erabateko sostengua duzue.


8.- Gutun zuria, beltza, horia... tira nahi duzuena

Ba ezer, Bizkaian ikusiko dugula elkar, bertan jotzen dugun lehen aldia dela eta Ostias Estilo Pueblo-rekin, a ze nolako izena jajaja!!! Rural Oi! ekitaldi galanta ematea espero dugula. Ikuskizun bermatua Héctor del Mar-ek esango lukeen bezala.

Agur anti-espainol eta komuneroa. Oi!