Cable Street Beat - Euskal Herria


Cable Street Beat mugimendua 80. hamarkadan jaio zen Ingalaterran, garai hartan musika talde ultraeskuindarrek bizi zuten gorakada kezkagarriaren aurrean. Honela, ezkerreko aisialdi eta musika alternatiba beharrezkoa zela ikusita, Cable Street Beat alternatiba hori eskaintzea hartu zuen bere gain.

Hamarkada honetan berrekin zaio Cable Street Beat-en ideiak berreskuratzeari Alemanian, punk eta skinhead mugimenduetako balore ezkertzale eta antifaxistak berpiztearren. Baloreok garai hartan orain bezala, arrisku larrian daude, eskuinak toleratzen zuen eta oraindik ere toleratzen duen joera apolitiko baten agerpena dela eta. Honela, faxistek aukera ederra dute euren mezu, estetika eta jarrerarekin a priori politikarekiko interesik ez duen gazteria kutsatzeko.

Euskal Herrian antzeko prozesua bizi dugu, berezitasun batekin, baina. Izan ere, euren burua ezkertiartzat jotzen duten pertsonak baitira hain zuzen ere eskuina toleratzen duen eszena apolitiko horren inportatzaile. Honen ondorioz, Cable Street Beat Euskal Herria antolatzeko erabakia hartu dugu eta, era honetan, musika alternatiba zorrozki antifaxista eskaini. Cable Street Beat irabazasmorik gabeko erakundea da. Lana borondatez egindakoa izanen da eta etekinak urruneko taldeak ekartzen erabiliko ditugu soilik.

- Ezkerrari irekitzen zaion gune bakoitza, eskuinari itxitako gunea da -