Duff Holligans, Aurrez Aurre

1.- Ezer baino lehen, kontaiguzue zeozer taldearen izenari buruz, kuriosoa. Azal horidun pertsonai batzurekin zerikusirik ote?

Bai, Simpsons-ekin, itzelak dira, dibertigarriak eta zorrotzak, yankiek egin duten gauzarik onena. Egia esateko, Duff Hooligans gure lehen abestiaren izena izan zen. Hasieran Glamour Boys ginen, baina Hotel Glamour edo dena delako TB saio frikiarekin izena desitxuratu egin zen. Beraz izena aldatzea erabaki genuen: Revolución 1521, Men-Drugos, Cloratita 77... generabiltzan buruan, baina adostasunera heltzerik izan ez genuenez eta kontzertuen karteletarako presaka genbiltzanez zera esan genuen “ba horrela, gure lehen abestia bezala”. Ez pentsa hausnarketa handiko erabakia izan zenik. Denborarekin "Los Elegantes Chicos de la Clase Obrera" gustatu izan zitzaigun baina diskaren izenburutzat hautatu genuen, taldearen izena berriz ez aldatzearren. Gainera, Mayok jada tatuaia egina zuen, bide batez Pipik Tereluren tautaiaz bakarrik gainditutako zuhurgabetasuna (muxu bat biontzat, a! eta Miriam-entzat).


2.- Taldearen bigarren zatia, hooligans… zein da zuen futbol taldea?

Gimnástica Segovianaren zale porrokatuak gara eta Segovirras Taldeko kideak 1928an sortutako futbol klub mitikoa da. Betidanik izan du oso berme gutzi gizartea zein erakundeen aldetik, nire ustez horregatik hain zuzen ere gustatzen zaigu horrenbeste. Gure kluba da, hirugarren mailako futbola, bene-benetako futbola esango nuke nik. A, eta hotza, hotz izugarria La Albuerako harmailetan. Gure taldea ikustera joateko oso gimnastikoa izan behar zara.


Duff Hooligans

3.- Musika egiterakoan ze taldek izan dute eragina?

Punk 77 eta 80. Hamarkadako Punk Iberiar talde guztiak. Sar zaitezte myspace-an eta irakur ezazue erretolika: www.myspace.com/duffhooligansoisegovia


4.- Kaskamotz-mugimendua bizirik al dago? Nolakoa da Segoviako panorama politiko-musikala

Bizirik baino gehiago dagoela esango nuke nik, modan akaso. Revival-a eman da eta orain neska-mutilak gazte-gaztetatik bihurtzen dira kaskamotz. Azken finean normala da, internet-i esker informazio ugari eta diskografia osoak daude eskuragarri. Era berean, arrazoi honexengatik ere normala da gutxi errotzea, modak harrapatzen ditu eta datorren bezala alde egiten du ere, baina fanzineak irakurtzen, KZak grabatzen, diskak erosten mugimenduan barneratu zenarentzat kaskamotz izateari uztea zailagoa da. Segovia txikia dela kontutan hartuta, musika talde anitz dago. Askok anarkista edo komunistatzat jotzen dute euren burua, baina nik ez dut ikusten askorik militatzen duten. Tabernetako iraultzak izan ere, kalea lantzeko orduan betiko 4 katuak. Politikari dagokionez? Ba egia esateko, betiko 4 katuak gaude mobida guztietan sartuta: Izquierda Castellana, Coordinadora Antifascista de Segovia, Segovia de Izquierdas, Espekulazioaren aurkako Plataformak...


5.- Zein talderekin batera gustatuko litzaizueke eszenatokira igotzea?

Cock Sparrer-ekin, jaun ta jabeak dira, eta Strummer berpiztuko balute, The Clash-ekin. Madrilen zortea izan genuen eta Sham 69rekin jo genuen. Haiekin de puta madre pasatu genuen, baina ez zegoen Jimmy Pursey, taldeko arima-materra.

Los Elegantes Chicos de la Clase Obrera. Duff Hooligans-en lehenengo diska.

6.- Duff garagargoaz gain, besterik?

Ba egia esateko saltzen duten Duff horrek ez dauka ezer berezirik, baietz Moe-ren Tabernakoa askozaz gozoagoa izan. Castilla aldetik Mahou hagitz trinkatu egiten da, Segovirras lokalean San Miguel... baina tira ez daukagu ba guk ahogain zorrotzegia! Lorontzien ura ere edaten dugu guk, hala ere, ondo tiratutako upeleko Pilsnber Urquell-a kristona da!


7.- Zer ezagutzen duzue Cable Street Beat-i buruz?

Egundaino askorik ez, barkatuko diguzue ezjakintasuna. Gure hurrengo kontzertua dela eta internetetik ibili gara eta egia esateko proiektuak oso itxura ona dauka, kontzertu antifaxisten erakunde antolatzailea, ezta? Nire ustez, kontzertu areto espekulatzaileetatik urrun mugimendu antifaxistari hotsa emateko era honetako erakunde gehiago behar dira. Gure erabateko sostengua duzue.


8.- Gutun zuria, beltza, horia... tira nahi duzuena

Ba ezer, Bizkaian ikusiko dugula elkar, bertan jotzen dugun lehen aldia dela eta Ostias Estilo Pueblo-rekin, a ze nolako izena jajaja!!! Rural Oi! ekitaldi galanta ematea espero dugula. Ikuskizun bermatua Héctor del Mar-ek esango lukeen bezala.

Agur anti-espainol eta komuneroa. Oi!

0 comments: