Jaioberri baten Kronika

>> Hastera Goaz


Musika talde eta areto antifaxistak daudelako antola daitezke zorrozki antifaxistak diren kontzertuak. Beraz CSB-EHren partez eskerrik asko Ovariosvarios, Kosetxa Propia, Redweiller eta Itzubaltzeta Gaztetxeari inoiz baino premiazkoagoak suertatzen diren benetako gune antifaxistak zabaltzen laguntzeagatik.


Itzubaltzeta Gaztetxeak 5 urte daramatza Erromoko kaleak astintzen. Txakurrek herriko erdigunean okupatuta zegoen aintzinako etxea hustu eta gero, Erromoko gazteak gaur egun Gobela ibaiaren ondoan duten lokaletara mugitu ziren. Hala ere, uholdeak aitzakia Getxoko Udalak nekagaitz gaztetxea txikitzea darabil buruan. Beraz, adi denok mobilizazioetara.

Ovariosvarios taldea Itzubaltzetan bertan biltzen diren lagunek osatua da. Neska hauek Punk-rock-a egingo dute 2007. urtetik geroztik. Gustoko zituzten taldeen bertsioak egiten hasi ziren eta entsaiatzeko denbora faltagatik horrela jarraitzen dute. Bertsioen iturria euskal taldeetan aurki dezakegu, Parabellum, Zika edo RIP esaterako.

Kosetxa Propiak, bere aldetik, 2005. urtean eman zituen haren lehenengo urratsak. Urte hartan Galdakaoko jaietan aurkitu zuten txokoa… parke batean, non kontzertu alegala antolatu zuten. 2007. urtean 6 kidez osatutako talde egonkorra lortuko dute eta Usansoloko jaietan emango dute kontzertua, oraingo honetan, berriz, ofíziala. Hortik aurrera kontzertu pila bat joko dute bai Euskalherrian zein Estatuan zehar. Gaur egun lehenengo grabazio saio serioa prestatzen dihardute.


Redweiller
2002ko Irailan sortu zen Bordeaux-eko kaleetan Oi! talde gisa. Izena Red (Gorri) eta Rotweiller (Txakur arraza) hitzen nahastetik jaio omen zen, kideak aldiz, Bordeaux-eko
Redskin tradiziotik. Hango lehen Redskinek, hain zuzen ere, 1985ean hasi omen zuten bidea. Garai hartan Blood&Honour nazi erakundearen atala ere bazegoen hirian. Nolanahi ere, azkenean denborak, lanak eta liskar latzek fruitua eman zuten eta nazi atala dasagertaraztea lortu zuten, bidean hainbat kide galduz eta beste hainbat justiziaren gatibu utziz. Redweiller taldeak irmo eutsi dio hauen aitzindariek hasitako lanari. Hori dela eta, musika jotzeaz gain “La Cle des Ondes” Irrati librearen bitartez zabaltzen dute saio politiko-musikala, eguneroko bizitzan argi utziz ez dietela ez naziei ez apolitikoei betarik emanen. Beti gorriak!


>> Hitz Gutxitan

Cable Street Beat-en lehenengo kontzertua Itzubaltzeta Gaztetxean ospatu zen. Bertan hiru musika talde, Reggae DJ-a eta bat bateko Showman-a izan genituen partaide.



Gauari hasiera emateko OVARIOS VARIOS Erromotarren Punk-Rock bertsio bilduma ikaragarria. Soinua, ahotsak barne, bikaina izan zen eta ezagutzen ez genituenentzat behintzat, ezuste oso atsegina. Talde honek abesti propioak garatu ahal ditu euskal musikaren historian bere orrialdea idazteko!


KOSETXA PROPIAk gaueko erritmoa galant bizkortu zuen eszenatokian jauziz jauzi eta musika kañeroaz. Punk kontzertuetan erabateko parte-hartzea non, Galdako-Usansolotar hauek han beharko. Egin berri duten grabaketak Euskal Herriko areto eta Gaztetxe ororen atean ireki beharko lizkieke.


REDWEILER afixako printzipalak bai, baina gaueko talderik makalena izan genuen. Bordelais hauen musika kalitatearen gaineko zalantza geratzen zaigu, Mahou garagardoaren kalitatea bera erantzule. Ez genuen talde honetatik espero zen maila dastatzerik izan. Lastima.


Kontzertuak bukatutakoan, entzumenak D.J. MAIAKOVSKY-ren Skinhead Reggae ekitaldi aproposaz gozatu ahal izan zuen. Arazoa akaso, jendea jamaikar erritmo geldoa baino apur bat arinago zihoala, eta gaueko ordu txikietan sortu ohi den nahaste hori dela eta, ordurarte Soinu-Teknikari lanetan ibilitako Txingu Doktoreak, Maiakovsky-ri hartu zion txanda abesti pare batean. Era honetan ezustean Soinu Teknikaria Punk DJ eta Eugenio txiste-kontalaria bilakatu zen aldiberean. Ez iezadazue galdetu nola, baina gure buruen gainetik saiak bukatu zuen hegan.

Cable Street Beat-en partez bihotzez esker mila taldeei, Maiakovsky-ri, Txingu Doktoreari, kontzertura hurbildu zen mundu guztiari, eta nola ez, Itzubaltzeta Gaztetxeko Asanbladari.

0 comments: