Tommy Gun Aurrez Aurre


Kaixo lagunak! Hasteko … nortzuk zarete?
Punk/Rock-a zainetan duten Santurtziko mutikoak gara. Gaur egun; Beñat (Baxua), K Jauna (Bateria), Xabi (Kitarra) eta Txarlik (Ahotsa) osatzen dugu Tommy Gun taldea.

Punk/Rock-a zainetan duten
Santurtziko mutikoak

Gaztetxoak zarete. Nola atera zen taldea egiteko ideia?
Taldea sortzeko ideia aspaldikoa zen baina 2010eko abenduan batu ginen lehenengo aldiz La Kelo Gaztetxearen entsegu-lokalean. Hasiera batean Manrik hartu zituen baketak, baina arazoak zirela medio ospa egin eta K Jaunak ordezkatu zuen. Handik aurrera abestiak sortzen eta gustuko genituen taldeen bertsioak egiten hasi ginen (Cockney Rejects edo Rancid-enak, besteak beste). Egia esanda, oso azkar hartu genuen erritmoa, hots, talde gisa izaera.


Kontzertuak eman dituzue?
Aurkezpen kontzertua apirilaren 2an egin genuen O.E.P.-ko lagunekin batera. Nahiz eta ekipoarekin arazo larriak izan, nahiko ondo defendatu ginen. Jendea oso pozik atera zen, eta horrek izugarri indartu gintuen. Berez, kontzertu hau gure bigarren agerraldia izango da, hasi ginenetik lau hilabete eta gero.

Zeintzuk dira zuen erreferentziak? Zein da gehien gustatzen zaizuen estiloa?
Gure ustez, estilo bakarrean murgiltzea kaiola baten barruan egotearen antzera da. Horregatik; Garage, Punk, Rock, Folk, Oi! eta HxC jorratzen dituzten hainbat talde eta abeslari ditugu gustuko, aintzat hartuz: The Clash, Rancid, Cockney Rejects, Eskorbuto, Habeas Corpus, Sham 69, Cash, Mikel Laboa, The Oppressed etab.

Musika ultraeskuindarra entzuten duten horien aitxakirik handiena: “musika, musika baino ez da”. Zein da zuen iritzia horri buruz?

Azkenaldi honetan, eta gure eszenan batik bat, duintasun eta koherentzia falta ikaragarria sumatzen da: jarrera desegokiak, adiskidetasun zalantzagarriak, komertzialtasuna. Testuinguru horretan berriz, betiko irizpideak eta ohiko idealak okertzen dira, gure mugimendua zanpatuz eta musika xederik gabeko kontuan bihurtuz. Antolakuntza, konpromezua eta borroka.


Koherentzia eta aisia. Hori baita guretzat musika.


Bukatzeko, nahi duzuena.
Euskal Herriko Cable Street Beat atala gugan izan gure hastapenetatik izan duen konfiantza eskertzea gustatuko litzaiguke. Mila esker aukera hau eskaintzeagatik, benetan. Eta nola ez, gure lagun minei… Zuek gabe etorkizunik ez da!

0 comments: