Nu Sports - Aurrez Aurre



No Sports 1985-2002 urteen artean egon zen eszenatoki gainean, nolatan erabaki zenuten taldea bertan behera uztea? Badago Nu Sports talde berrian No Sports taldeko kiderik?
D.Mark Dollar (DM$), (elkarrizketa erantzuten ari dena, taldearen sortzaile, abeslari eta idazlea)  Oliver “Zwist” Koening (abeslari eta taldearen sortzailea) eta Tselle,bateria.

Geratu zirenak utzitako hutsa betetzea erabaki zuten eta taldearekin aurrera jarraitzea, baina haien artean ez zen No Sports taldearen soinu berezgarriarekin jarraitu ahal izateko idazlerik eta 2002an nekatu egin ziren, eta proiektuari amaiera ematea erabaki zuten.

Orduan 2005ean, hasieran aipatutako kideek eszenatokietatik at bizi ezinik, Andi “Miami” Weiss saxofoijole ohia erreklutatu zuten, "NU (berriak) SPORTS" izen berrituaz taldea berpizteko.  Kide berriak batu zitzaien taldea osatzeko, baina 2007an “Tschelle”-k taldea utzi eta Oli “Mysnare” bateria berriak ordezkartu zuen . Beraz egun, honakoak gara NU SPORTS:

Micha “DM$” Friedrich, Andi “Miami Weiss” Vogt, Oliver “Zwist” König (No Sports ohiak) Oli “Mysnare” Meissner, Emil “Kozmo” Ruff, Phillip “Skattila” Winzer, Kaspar Neidigk eta Moni Schweikardt (kide berriak).



Skaos eta The Buster-ekin batera Ska Eszena alemaniarraren sortzaileak izan zineten, zer nolako garapena izan du? Zer momentutan dago egun?

Onartu beharr dut: ez dut ska eszena alemanaren inguruko ezagutza nahikorik honen inguruko epaiketarik egin ahal izateko. Hamaika talde berri on dago eta ia ezinezkoa da denak ezagutzea. Hala ere, sarruitan dugu horietako batzuekin jotzeko aukera, SKA musika bizirik jarraitzeak pozten gaitu!



“Nola izan zara 90 urtetara ailegatzeko gai? Egunero zazpi zigarro-puru, eskoziar whiskey botila erdia eta batez ere, kirolik ez (No sport))”. Honakoa, zuen erantzuna Bilboko fanzine zahar batek zuen izenaren inguruan galdetu zizuenean. Orain gure txanda, izen berriari buruzko azalpenik?

Winston Churchillen erantzuna duzue hori, adin horretara horren osasuntsu eta bizi nola heldu ote zen galdetu ziotenean. 2005ean taldea batu genuenean, talde berriaren izenaren inguruko eztabaida izan genuen. Ni (DM$) NO SPORTS izenaren alde nintzen, izan ere, dendora-tarte batez soilik (2002-2005) etendako proiektuaren jarraipena zen. Baina baziren talde berria zela argi utzi nahi zutenak, baita izenaren bitartez ere. Beraz, NU (berriak) deitzea erabaki genuen.


Deskriba ezazue zuen egungo estiloa, eragin aipagarririk?
Nire ustez gure estiloak ez du aldaketa handirik jasan denboran zehar. Taldea hasi zenetik, No Sports-en soinu nahastezina garatu dugu, bakarra den No Sports-en soinua. Gure abesti berriak, berriz, oso anitzak dira: Jazz, eskola zaharreko Ska edota modernoagoak diren SEEED bezalako taldeen ekarpenekin.Baliteke musika bera ere umoretsuagoa izatea, izan ere, gaur egun, ez dugu serio hartzen. Benekotasuna eta olgeta garrantzitsugoak dira, hori bai, azalekoak izan gabe, noski!



“Life Kills” duzue lan berria, zeri buruz hitz egiten duzue?

Gure lan guztietan abestiak gai ezberdinei buruzkoak dira, normalean ez dugulako gai bakarra lantzen. Gure eguneroko bizitza eta egoeraren isla diren istorio, sentimendu eta pentsamenduak adierazten ditugu. Adibidez, “Happy to be alive” kantaren izenak berez hitz egiten du.   “Sometimes I don´t know who I really am”, berriz, batzuetan ingurukoek zer pentsatu, zer egin eta nola jokatu behar duzun esaten ematen dutelako denbora, estutuz eta estutuz.  Azkenean, ez dakizu nor zaren ere!  “On my own” abesti tristea da, harreman luze bat eta gero bakarrik utzitakoaren istorioa.  “Shinkansen”, izen bera duen tren japoniarraren ingurukoa da, 2008an Japonen igarotako udan jazotako pasarteak kontatzen ditu. 


“Stay Rude, Stay Rebel” zuen abesti famatuenetarikoa izan zen, zerk bultzatu zuen? Kontaiguzue zein den SHARP edo bestelako Skinhead elkarteekin duzuen harremana.


Goiz idatzi nuen abestia da, 90. hamarkadaren hasieran. Alemania elkartu egin zenean, ekialdera joaten hasi ginen maiztasun handiz kontzertuak ematera.  Bertan, gure publikoan skin nazi ugari zegoelaz ohartu ginen. Haien ustez,  Ska Skinhead musika zen, eta Skin izatea, eskuin muturrekoa, nazia edo faxista izatea zen. Liskar handiak sortzen ziren gure kontzertuetan. Beraz, guzti honen inguruan genuen jarrera azaldu behar genuela, eta gure artean nahi ez genituela esan behar geniela erabaki genuean.

Garai hartantxe ere, SHARP sortu zen. Lehenengoz Berlinen, baina azkar asko hedatu zen errepublika osoan zehar.  SHARPeko kideek jarrera antifaxista irmoa erakusten zuten, beraz, argi zegoen,boneheads guztien eta hauen aurreiritzi eta bortizkeriaren aurkako abesti bat egin behar genuela, eta aldi berean, SHARPri eskaini, eserkitzat.


“Cable Street Beat-Euskal Herria”-k musika apolitiko zein eskuin muturreko musika entzun edota era honetako kontzertueta joateko egungo joerari uko egiten diotenentzat zorrozki antifaxista den alternatiba eraikitzen egiten du lan Euskal Herrian.  CSB Düsseldorf-eko lagunek Alemanian ere arazo hau ematen dela esan ziguten. Zer esango zeniokete moda honetan dagoen jendeari?

Honakoa esatea gustatuko litzaidake: Ez zaitez inoxoa izan, ezazu eskuin-muturrekoek edo politikarien gehiengok darabilen propaganda polemikoa sinestu, existiten diren beldurrak erabiliz eta itxuraz errazak diren irtenbideak proposatuz. Ez izatzau promes faltsuak sinetsi. Nire ustez, bizitza bera politika da. Ezinezkoa da apolitikoa izatea. Eginten duzun guztia, era politiko batean jokatzea da., beraz bada gure pentsakera eta gure jokabidea adierazteko garaia, bada gure bizitzen erantzukizuna hartzeko garaia. Aldetzekorik badago, gu gara aldaketa hori egin dezakegun bakarrak, ez beste inor. Utzi kexuka ibiltzeari. Pasibitatea akatu. Joka ezazu eta ondo pasatu, bizitza arbuiatzeko laburregia da.

STAY RUDE, STAY REBEL.

Eskerrik asko galderak erantzuteagatik! Nahi duzuena esateko bidea libre...

Eskerrik asko CSB Euskal Herriak antolatutako jaialdian jotzeko gonbidapenagatik. Oso harro eta pozik gaude. Kontzertu on bat eskaini eta kristona botatzeko desioan gaude  :-D

0 comments: