Luz de Putas, Aurrez Aurre

1. Galdeketarekin hasteko, zergaitik ez diguzue taldearen historia gainetik azaltzen, eta bide batez seguruenik askotan egin dizueten galdera: Zer dela eta, “Luz de putas” izen xelebrea?


Bai, denak galdetzen digute nondikan datorren gure izena, baina gustoko degu kontatzea. Psilocybe elkartearen barruan gaude (Hondarribia) eta gure entsailu lokalean bada beira putzatzen lanparak, basoak, etab. egiten duen pertsona bat ta lanpara pila egin zituen (koloretakoak, goxuak). Gutako batzu beste talde batean ibiltzen ginen orduan (OTC).

Lokaletan argi fluoreszente kabroi batzu zeuden begian pila bat jotzen zutenak ta beti esaten genuen: "quita el fluorescente y pon luz de putas!" ta talde berria egin genuenean ta lehenengo kontzertua hurbiltzen ari zela, ze izen jarriko genuen oso argi geneukan!!

Luz de Putas
2.- Kontzertuetan mozorratu ohi zaretela ikusi dugu, horren inguruan pasadizo kuriosorik gertatu al zaizue noizbait edo aparteko beste gertakaririk kontzerturen batean?

Bueno, mozorratzearena, pixkat nahigabe atera zen. Ni (Tife) iñauteri batzutan kapa bat erosi nuen Drakulaz mozkorratzeko ta kapa hori amortizatu egin behar zenez lehenengo kontzertuetan jarri nuen ta "Mortadelo Konplejua" daukagunez, nohizbehinka (ez beti, dena esan behar), saiatzen gera kolorea jartzen mozorroekin (adibidez Groseko elizaren aurrean jo genuenean kitarrak apaizez ta baxua fraidez jantzi zirenian). Pasadizo kuriosorik bai, esango dizut nahiz ta agian gaur nere kontra joan.. jeje. Urretxun jo genuenean Trinako anuntzioa atera zen (si eres fan de Ramon Garciiia) ta kaparengatik tipo batzu Ramontxu deitu zidaten egun osoan zehar... ke gente...


3.- Zuen “Welcome to dancing town” diskari buruzko aipamenik egin nahi?


Bai, noski. OTC utzi genuenean, Ander, Ian ta ni Luz de Putasekin hasi ginen ta bizitzaren kontuak direla eta, Ian Bartzelonara joan behar izan da ikastera ta taldea utzi behar zuenez urte guzti hauek elkarrekin pasata, oroigarri bezela grabatu genuen, guretzat bakarrik, baina jendeak eskatzen hasi zigun ta kopiak egitera ausartu ginen. Egia esan oso konten gaude, 500 kopia egin genituen ta gaur egun ez dakit 5 edo 10 geratzen zaizkigun... Hala ere diskan (edo maketa, edo EP-a,nahi dezuna) aurki dezakezuten aldaketarik garrantzitsuena, bertan 8 ginela (2 saxokin) ta orain 9 petsona, saxo bat, tronboia ta tronpeta erabiltzen degula. Soinua desberdina da, baina gure ustez, joko handiagoa ematen du beste abesti motak egiteko.


4.- Otsailaren 6an, NU SPORTS (NO SPORTS ohia) taldearekin jotzeko aukera izango duzue, ba al zenekiten zeozer talde honi buruz? Zer iruditzen zaizue horrelako talde mitiko batekin jotzeak?

Abesti batzu entzunak genituen ta bideoak ta holakoak ikusiak ditugu, baina inoiz ez ditugu aurrez aurre ikusi ta holako aukera bat edukitzea ilusioa egiten du. Pena, askotan, holako taldeekin jotzen dezunean, jendea beraiek ikustera etortzen direla, baina espero degu gure kontzertuan animatzea, bultzatzea ta berotzen hastea gero datorrenarentzat... Zuen gustokoa iatea espero degu.

.


5.- Nola ikusten duzue egungo E.H.ko SKA “mugimendua”?

Bueno, egia da azken boladan ateratzen diren talde gehienak Metal, Punk eta Pop taldeak izaten direla. Gutxienez hori da guk Hondarribin, Irunen ta ondotako herrietan ikusten deguna, horregatik suposatzen dut sortu genuela talde hau, momentu goxo bat pasatzeko eta pasarazteko, bizitzan badirela ya mal rollo gehiegi. Gutxinaka talde asko ezagutu ditugu ta oso onak: Garagardo Gura, Esne Beltza, Early Reflections, Radio Afu, etab...


6.- Gure web orrian sartuz gero (www.csb-euskalherria.blogspot.com), gure egitekoaren ideia orokor bat egin dezakezue. Aurretik CABLE STREET BEAT ezagutzen zenuten? Eta behin ezagututa, ze iritzi duzue harekiko?

Ez genuen ezagutzen, baina deitu zenigutenean begiratu genuen ze ote zen CSB hori ta ze esan dezaket, zuek esaten dezute guztia arrazoi guztiz: "Ezkerrari irekitzen zaion gune bakoitza, eskuinari ixten zaion gunea da". Pozez parte hartzen degu horrelako ekitaldi batean.


7.- Bukatzeko, zuen lankidetza eskertzea eta otsailaren 6an kristoren kontzertua izatearen zain, nahi duzuena esatea usten dizuegu:

Mila esker zuei, komuna non dago?














0 comments: