Zergatik Cable Street Beat

GERNIKATIK LONDONERA
Ukabilak gora!



Euskal Herria, 1936.

"Mola jeneral faxista altxatuaren gudarostea kostaldetik Ondarruraino ailegatua zen. Irailaren 24tik gudariek Eibarren aurrean borrokatzen zuten; guduak Elgetako garaietara heldu ziren. Irailaren azken egunak eta urriaren 4 bitartean, ordezkaritza euskaldun batek kanpoan lortutako arma hornidura garrantzitsu batek ofentsiba faxista etetea lortu zuen. Gudari eta milizianoek, Debako lerroan euskarrituz, frontea egonkortzea lortu zuten, Eibar eta Elgeta erresistentzian mantenduz baina Mutriku eta Ondarru artean kokatutako lur-burua lagatuz. Horrela geratu zen frontea neguan zehar, Bizkaiko beste zenbait sektoretan, miliziek Otxandio eta Gorbeiako kokapenak mantentzen zituzten bitartean... "



Zenbait egun beranduago, 1936ko urriaren 7an, Gernikako Juntetxean, “Euzkadiko” Gobernuko lehen Lehendakaria hautatzen zen: José Antonio Agirre. Hirurogeitahamar urte beranduago, ANV, faxismoaren kontrako gerra hartan parte hartutako erakunderik oldarkorreneterarikoa eta PNV eta PSOErekin bat gobernu-erantzukizunak elkarbanatuko zituena, bere antzinako lubaki kideek ilegalizatua izanen zen.

Baina traizioa gauzatu aurretik, borroka antifaxistaren giroak eta gure estatu propioaren eraikuntzaranzko pausu lotsatiek kutsatua, elkartasun eta faxismoaren kontrako borroka irmo erakuspenak euskal kostaldetik ehundaka kilometrotara irudikatzen ziren.... Londreseko Cable Street-en izan zen.

Cable Street-eko Bataila 1936ko urriaren 4an jazo zen, Igandea, East End batailatutako Londreseko langileri-eremuan. Cable kalea, Oswald Mosley-k zuzendutako Faxisten Batasun Britaniarraren (The British Union of Fascists, BUF) martxaren testigantza historikoa hartzeko izan zen aukeratua besteak beste. Baina Londreseko puntu ezberdinetatik hurbildutako emakume eta gizon antifaxistek ez zeuden Oswald Mosley-k zuzendutako martxa hura aurrera jarraitzen ikusteko prest eta Cable Kalea bertan batutako langile, militante komunista, anarkista, judutar, sozialista eta irlandarren eta poliziaren arteko talkaren harrizko lekuko eternala bihurtu zuten.

Mosleyk zehazki Stepney-tik zehar bidali nahi zituen bere 3000 «alkondara beltz », Ingalaterrako judutar komunitate zabalenetarikodun East End-eko zonaldea. Gobernuak martxa debekatzeari egin zion uko. Ostera, faxistak babesteko oinezko zein zaldizko 10.000 agentek osatutako eskolta poliziala eskaini zuen. Eskolta polizialak, East End-eko Atea bezala ezagutzen zen Aldgate departamentutik aurrera antifaxistei martxa leherraraztea eragoztea zuen helburu bakarra.

Bere aldetik, Borrad of Deputies of English Jews, Alderdi Komunista eta Laboristak aurkaketa arbuiatu eta zonaldetik urruntzeko deia luzatu zuten. Alferrikakoa izan zen. Egun horretan bertan, Alderdi Komunistak kolpe militarrean finitutako faxismo espainiarraren kontrako borroka aurrera eramaten ari zen Fronte Popularrarekiko elkartasuna erakusteko, Trafalgar Squaren kontzentrazioa egiteko deialdia egina zuen. Baina espainiar lurraldean koxkortzen ari zen borroka antifaxistarekiko elkartasuna erakutsi eta Londresen ez galaraztea inkoherentea zela iritzi zioten. Ondorioz, kontzentrazioa bertan behera utzi eta bertan bildutako gizon eta emakumeek Mosley-ren martxa geratzeko bideari eki zioten korrika: 310.000 eta 500.000 pertsona bitartean irten zen kalera.

- MANIFESTALDIAN MILAKA PERTSONA ZEGOEN. GAZTEAK, NAGUSIAK, DENEK ZUTEN OHIUKATZEN: EZ DIRA PASATUKO! -

“Milaka pertsona bildu zen manifestaldian. Gazteak, nagusiak, denek zuten ohiukatzen: “Ez dira pasatuko!” eta “Bat, bi, hiru, lau, bost! Mosley nahi dugu bizirik ala hilik! (Ingelesez: One, Two, Three, Four, Five!We want Mosley alive or Death). Gudarako bidea hartzen zuen ejertzito erraldoia bailitzan, jendea auzoko kale eta bazter guztietatik agertzen zen. Faxistak, haiena baino kopurutsuagoa zen polizia talde batek inguratuak heldu ziren: haien helburua bide egitea zen. Bat batean, zaldizko poliziak lurrera erortzen hasi ziren, gazteenek galtzadarriak jaurtitzen baitzituzten. Milaka polizia antifaxista eta Alkandora Beltzen artean zapalduak izan ziren. Zutik geratu zirenek, zaldietan igota kargatu zuten bastoi eta borrez. Guk, makil, aulki hanka, harri eta galtzadarriez defendatu genituen gure buruak. Masak harrapatuak, mugitu ezinik genbiltzalarik, beira apurtuen burrunbada izugarria antzeman zen: polizia bat erakuslehio erraldoi baten kontra jaurtia izan zen. Bozgorailu batetik zetorren ahots anonimo batek, poliziak faxistak Cable kaletik pasarazi nahi zituela ohartarazi zuen.Orduan, Cable Kaleko bazterrean kamioi zahar batez, koltxoiez eta edozein eratako altzariez eraikitako barrikada erraldoia altxatu zen: han poliziaren kontrako aurkaketa bortitzena jazo zen. Emakumeek, gehiengoa irlandar katolikoak, lehioetatik zaborra botatzen zieten poliziei. Bizi naizen artean, ez dut langilegoa faxismoa garaitzeko batu zeneko egun hura sekula ahaztuko.”



- BIZI NAIZEN ARTEAN, EZ DUT LANGILEGOA FAXISMOA GARAITZEKO BATU ZENEKO EGUN HURA SEKULA AHAZTUKO -

Azkenik, Sir Oswald Mosley-k polizia metropolitarreko buruzagiaren ahotik jakin izan zuen martxa ezin izango zuela East End-etik bukatu, eta Victoria Park proposatu zion amaiera puntu berritzat. Baiezkoan Alkondara Beltzek segituan formatu eta mendebalderantz jo zuten Londreseko hiri huts eta bakartitik zehar. Parkera heldutakoan banatu egin ziren, garaiturik.
East End-eko biztanle londinenseek irabazi egin zuten. Faxistak, hala nola, poliziak, azpiratuak izan ziren, apalduak. Agintaritza ez zen faxismoa langileriatik defendatzeko gai izan. Mosley-ren iraina Cable Street-etik Victoria Park-era oldez deituriko manifestaldiak eraman zuen gorenera. Ehunka pertsona batu zitzaien langilegoaren usadiozko doinuetara, internazionala, Bandiera Rossa... Cable Street-eko bataila ez zen izan East End Londinenseko biztanleen garaipena soilik. Apenas kotxe bakar batzuk zegoen eta trenez edo bestelako garraioetan bidai luzeak egiteko dirua eskasa zen garai hartan bertan bildutako antifaxistak faxismoaren kontrako borroka, langilegoaren borroka zela buruan irmo oratuz Londreseko hiri eta inguruetako bazter guztietatik heldu zirenen garaipena izan zen.

- FAXISMOAREN AURKAKO BORROKA, LANGILEGOAREN BORROKA ZELA GOGORATUZ -

Gaur egun, St. George´s Hall-en 80. hamarkadan irudikatutako hormirudiak hilezkor agertzen du egun hartako garaipenaren testigutza.

Cable Street Beat Euskal Herriak, Euskal Herrian zein Cable Kalean horren garrantzitsu bilakatu zen 1936ko urriaren 4 hartako data hura berrartu eta ahanzturan galtzen ez uzteko ekimen kultural eta antifaxista bezala jaio egiten da, gure lanari balore antifaxista ukaezina egilesteko egun horietan Euskal herrian eta Londreseko kaleetan aurrera eramandako borroka erreferentziatzat hartuz.

Jaioberri baten Kronika

>> Hastera Goaz


Musika talde eta areto antifaxistak daudelako antola daitezke zorrozki antifaxistak diren kontzertuak. Beraz CSB-EHren partez eskerrik asko Ovariosvarios, Kosetxa Propia, Redweiller eta Itzubaltzeta Gaztetxeari inoiz baino premiazkoagoak suertatzen diren benetako gune antifaxistak zabaltzen laguntzeagatik.


Itzubaltzeta Gaztetxeak 5 urte daramatza Erromoko kaleak astintzen. Txakurrek herriko erdigunean okupatuta zegoen aintzinako etxea hustu eta gero, Erromoko gazteak gaur egun Gobela ibaiaren ondoan duten lokaletara mugitu ziren. Hala ere, uholdeak aitzakia Getxoko Udalak nekagaitz gaztetxea txikitzea darabil buruan. Beraz, adi denok mobilizazioetara.

Ovariosvarios taldea Itzubaltzetan bertan biltzen diren lagunek osatua da. Neska hauek Punk-rock-a egingo dute 2007. urtetik geroztik. Gustoko zituzten taldeen bertsioak egiten hasi ziren eta entsaiatzeko denbora faltagatik horrela jarraitzen dute. Bertsioen iturria euskal taldeetan aurki dezakegu, Parabellum, Zika edo RIP esaterako.

Kosetxa Propiak, bere aldetik, 2005. urtean eman zituen haren lehenengo urratsak. Urte hartan Galdakaoko jaietan aurkitu zuten txokoa… parke batean, non kontzertu alegala antolatu zuten. 2007. urtean 6 kidez osatutako talde egonkorra lortuko dute eta Usansoloko jaietan emango dute kontzertua, oraingo honetan, berriz, ofíziala. Hortik aurrera kontzertu pila bat joko dute bai Euskalherrian zein Estatuan zehar. Gaur egun lehenengo grabazio saio serioa prestatzen dihardute.


Redweiller
2002ko Irailan sortu zen Bordeaux-eko kaleetan Oi! talde gisa. Izena Red (Gorri) eta Rotweiller (Txakur arraza) hitzen nahastetik jaio omen zen, kideak aldiz, Bordeaux-eko
Redskin tradiziotik. Hango lehen Redskinek, hain zuzen ere, 1985ean hasi omen zuten bidea. Garai hartan Blood&Honour nazi erakundearen atala ere bazegoen hirian. Nolanahi ere, azkenean denborak, lanak eta liskar latzek fruitua eman zuten eta nazi atala dasagertaraztea lortu zuten, bidean hainbat kide galduz eta beste hainbat justiziaren gatibu utziz. Redweiller taldeak irmo eutsi dio hauen aitzindariek hasitako lanari. Hori dela eta, musika jotzeaz gain “La Cle des Ondes” Irrati librearen bitartez zabaltzen dute saio politiko-musikala, eguneroko bizitzan argi utziz ez dietela ez naziei ez apolitikoei betarik emanen. Beti gorriak!


>> Hitz Gutxitan

Cable Street Beat-en lehenengo kontzertua Itzubaltzeta Gaztetxean ospatu zen. Bertan hiru musika talde, Reggae DJ-a eta bat bateko Showman-a izan genituen partaide.



Gauari hasiera emateko OVARIOS VARIOS Erromotarren Punk-Rock bertsio bilduma ikaragarria. Soinua, ahotsak barne, bikaina izan zen eta ezagutzen ez genituenentzat behintzat, ezuste oso atsegina. Talde honek abesti propioak garatu ahal ditu euskal musikaren historian bere orrialdea idazteko!


KOSETXA PROPIAk gaueko erritmoa galant bizkortu zuen eszenatokian jauziz jauzi eta musika kañeroaz. Punk kontzertuetan erabateko parte-hartzea non, Galdako-Usansolotar hauek han beharko. Egin berri duten grabaketak Euskal Herriko areto eta Gaztetxe ororen atean ireki beharko lizkieke.


REDWEILER afixako printzipalak bai, baina gaueko talderik makalena izan genuen. Bordelais hauen musika kalitatearen gaineko zalantza geratzen zaigu, Mahou garagardoaren kalitatea bera erantzule. Ez genuen talde honetatik espero zen maila dastatzerik izan. Lastima.


Kontzertuak bukatutakoan, entzumenak D.J. MAIAKOVSKY-ren Skinhead Reggae ekitaldi aproposaz gozatu ahal izan zuen. Arazoa akaso, jendea jamaikar erritmo geldoa baino apur bat arinago zihoala, eta gaueko ordu txikietan sortu ohi den nahaste hori dela eta, ordurarte Soinu-Teknikari lanetan ibilitako Txingu Doktoreak, Maiakovsky-ri hartu zion txanda abesti pare batean. Era honetan ezustean Soinu Teknikaria Punk DJ eta Eugenio txiste-kontalaria bilakatu zen aldiberean. Ez iezadazue galdetu nola, baina gure buruen gainetik saiak bukatu zuen hegan.

Cable Street Beat-en partez bihotzez esker mila taldeei, Maiakovsky-ri, Txingu Doktoreari, kontzertura hurbildu zen mundu guztiari, eta nola ez, Itzubaltzeta Gaztetxeko Asanbladari.

Kontaktua

Zalantzak, galderak, iradokizunak eta mehatxuak honako helbidera:

csb.euskal.herria@gmail.com
www.myspace.com/csb.euskal.herria

CSB Ska Gaua: DJ Maiakovsky

Ska, Skinhead Reggae, Punk, Northern Soul, Rock Steady, Oi! ... Musika doinu eta erritmo zaharrenak Aste Nagusiko azken asteburuan

SKA GAUA DJ Maiakovskyren eskutik

LEKUA: Deustuko Gazte Lokalak

EGUNA: Abuztuak 21, Ostirala

ORDUA: 21.00etan

SARRERA: Doan

CSB Jaialdiak

Lehenengo Jaialdia: Jaioberriaren Kronika

Martxoak 28, Larunbata - Itzubaltzeta Gaztetxea (Erromo)

Musika talde eta areto antifaxistak daudelako antola daitezke zorrozki antifaxistak diren kontzertuak. Beraz CSB-EHren partez eskerrik asko Ovariosvarios, Kosetxa Propia, Redweiller eta Itzubaltzeta Gaztetxeari inoiz baino premiazkoagoak suertatzen diren benetako gune antifaxistak zabaltzen laguntzeagatik.




Ska Gaua: DJ Red Txerry


Uztailak 25, Larunbata - Dark Taberna (Sestao)


Kontzertuen prezioak sakela dardarka uzteko modukoak, musika talde mitikoak berpizten dituzten tabernak eskasian... Hamaika dira Euskal Herriko kaleek berezko aisi-alternatiba eskurakorra eskatzen duten arrazoiak eta beraz gure Sound System propioak antolatzeko erabakia hartu genuen: horran hor doan eta gau osoan zehar gure erritmoak dantzatzeko aukera.



Bigarren Jaialdia: Ongi Etorri MariJaia


Abuztuak 15, Larunbata - Itzubaltzeta Gaztetxea (Erromo)


Azkuna Jaunari bide emateko edo, Bilboko Alkate Jaunak hain eskuzabalki antolatutako jai eskaintza aberastea otu zitzaigun. Horregatik Bilboko Aste Nagusiaren Programari batu nahi izan gintzaion, edukia ez ezik, kalitatea ere (eta batez ere) zabaltzeko asmoz.



Ska Gaua: DJ Maiakosky


Abuztuak 21, Ostirala - Deustuko Gazte Lokalak

Jaia andereñoak merezi duen agurrari behar bezalako doinua jartzeko, Aste Nagusiaren azken asteburuan era aktiboan parte hartzeko CSB-EHk antolatutako 2. Ska Gaua Deustuko Gazte Lokaletan.

OEP, aurrez aurre

1.- Ezer baino lehen aurkez itzazue zuen buruak, taldearen osaketa eta O.E.Pren esanahia

Momentuz taldea Sopelako 4 lagunek osatzen dugu:
Iraitz- Ahotsa eta baxua.
Bosko- Gitarra eta koruak.
Alex- Gitarra.
Alvarei- Bateria.

Iraitzek eta Boskok, Inglaterran bizi izan ziren bitartean, Frontline zeritzon Oi! taldean jotzen zuten. Alvareik aspalditik zeraman Sutik Ska-Punk taldean jotzen, eta gaur egun, Nun taldean ere badabil. Alexek, berriz, Rock eta Metal talde batzuetan jo izan du.

O.E.P. Alex, Alvarei, Bosko eta Iraitz (Ezkerretik Eskubira)
O.E.P.-ren esanahia? Ostias Estilo Pueblo, ostiak banatzen ditugulako eta herrixka batetik gatozelako, jajajaa. Ideia mozkor-gau eder batetn ondoren etorri zen. Taldekide baten batek asmatu zuen, baina guztiz konbentzituta ez dagoenez, ez dugu bere izena aipatuko.

2.- Noiz sortzen da taldea?

OEP 2008ko ekainean sortu zen, Iraitzek, Boskok eta Alvareik osatua. Urte horretako azaroan bertan, kontzertu pare bat eman genuen formazio honekin. Geroago, 2009ko urtarrilean Alex bigarren gitarra-jole gisa batu zitzaigun. Handink gutxira, 6 abesti grabatu genituen entsaiatzen genuen lokalean (Eskerrik asko Eneko!). Orain, Sopelan bertan bi kontzertu eman eta gero (Sopelanako jaietan eta Inkestas Rock Jaialdian), hemendik eta handik jotzen hastea gustatuko litzaiguke.

3.- Zeintzuk dira taldea eragin izan duten edo eragiten duten estiloak?

Taldearen estiloa nagusiki 80. eta 90. hamarkadaren bertako zein estatuko punk-rock eta oi! taldeen eraginpean dago, baita nazioartekoenpean ere. Batez ere, mezu polítiko eta sozial indartsua dutenenpean. Gaztarotik lagundu gaituen musika, alegia.

4.- Zein talderekin gustatuko litzaizueke eszenatokia elkarbanatzea?

Uff! Zerrenda luzeegia denez, atalka laburtzen saiatuko gara:

TALDE MITIKOAK: The Redskins, The Specials (70. hamarkadakoak, ez gaur egungoak), The Oppressed, Angelic Upstarts, Street Troopers, Infa Riot, Kortatu, Cicatriz, Barrikada, eta abar. Gaur egun, talde antifaxistekin joko genuke, jatorrak direnak eta euren burua rock&rollaren izartzat jotzen ez dutenak, noski.


5.- Zer ezagutzen duzue Cable Street Beat erakundeari buruz nazioartean zein EH-n?

CSB iniziatiba, Erromon Euskal Herriko atalak antolatutako kontzertuei esker ezagutzen dugu. Baina nazioartean ANTIFA England-ek egindako lana ezagutzen dugu, izan ere Iraitz eta Bosko Inglaterran eman zituzten urte horietan maiz aritu ziren erakunde honekin elkarlanean. Han antolakuntza maila izugarria da, jaialdien prestakuntzatik hasita talde faxisten erasoaren mehatxuari aurre egiteko segurtasunera. Bestalde, era honetako kontzertuetara joaten den jende aniztasuna ere azpimarratzekoa da: naziotasun zein adin tarte oso ezberdinetako neskak eta mutilak batzen dira. Euskal Herrira era honetako iniziatibak ekartzea oso ideia baikorra iruditzen zaigu, esan bezala gutariko batzuk Itzubaltzeta egon ginen aurkeztu zen egunean. Agur berezi bat D.J. Maiakovsky-rentzat, bere skinhead reggae eta soul-ekin gaua alaitu baizigun.

6.- Zer uste duzue patriota eta apolitikoak euren buruei deritzoten Combat 84, Condemned 84, Retaliator, Close Shave... etab bezalako taldeei buruz?

Mmmm! Miloiaren galdera! Guri pertsonalki naska puta ematen digute. Esan dugun bezala, Iraitz eta Bosko luzaroan bizi izan dira Inglaterran eta lehenengo pertsonan talde horietako kide batzuek hango bonehead-ekin batzen diren benetako faxistak direla ikusi ahal izan dute.



Hala ere, ez duzu ikasgelako azkarrena izan behar, ezta Inglaterran bizi ere, talde hauek kutsu ezkertiarra izan dezakeen edozein motatako ideiak gorrotatzen dituztela, britaniar unionistak direla edota IRA eta komunismoaren aurka daudela jakiteko. Elkarrizketa batzuetan irakur daitekenez, argi ta garbi utzi dute, SHARP edo Spirit of 69 bezalako kolektibo anti-arrazistak gaitsezten dituztela.

Chubby Chris Combat 84ren abeslaria White Power lelo arrazitaren kamisetaz
Close Shave talde britainiarraren kontzertua Triskeldun bandera naziak apaindutako eszenatokian

7.- Zuen ustez ideia ezkertiarrak izan eta era honetako taldeen musika entzun zein kontzertuetara joatea bateragarria da?

Guk gure aldetik ez dugu zentzurik gabeko moda hau ulertzen, eta are gutxiago, partekatzen. Azken finean, moda hau jarraitzen dutenek, barrikadaren bestaldean kokaturik dagoen jende eta taldeei publizitatea egin eta ekonomikoki lagundu baino ez dute egiten, musika besterik ez delako aitzakipean. Hori, pederastiaren kontra egon, eta gero“zinema gustoko duzulako” etxeko bideoan haur-pornografia ikustea bezala da. Izugarrizko koherentzia-eza. Bestela, galde diezaietela talde horiei guztiei zer egingo luketen Euskal preso politikoekin, argi baitago arazorik gabe aitortuko luketela urkatokira bidaliko lituzketela.

Retaliator talde ultraeskuindarreren abeslaria RAC (Rock Against Communism) mugimendu arrazistaren kamisetaz
Hori, gure kide antifaxista irlandar, eskoziar eta ingelesekiko elkartasun eta errespetu eza itzela dela aipatu gabe. Gure ustez, era honetako taldeei estaldura ematen dieten artean badago Euskal Herrian ereiten ari diren haziaren ondorioak zeintzuk diren ulertzen ez dutenak; edo agian batzuek jakin badakite, eta helburu horrekin egiten dute hain zuzen ere. Dena den, denborak norbera bere lekuan jarriko du, bitartean guk arazo honekiko jarrera oso argi daukagu.

8.- Zer esango zeniekete Skinhead izateko Condemned 84 entzun behar dela esaten duten horiei?

Entzun dugun lelokeriarik handiena dela esango genieke. Hasteko, kaskamotzen mugimendua talde horiek baino askoz zaharragoa dela kontutan hartuz, gure sustraiek ez dute talde horiekin zerikusirik (horrek zer esan nahi du, orain Reggae eta Ska ez dela aintzakotzat hartu behar). Bada Kaskamotz-mugimenduaren alde Condemned 84 puta horrek baino askoz gehiago egin duen talde piloa. Askoz jota, guk Condemned 84 kaskamotz-mugimenduaren barruan sartu zen zabor ultra-patriotiko britaniar eskuindarraren artean kokatuko genuke, mugimendua kutsatu zuten eta kutsatzen jarraitzen duten orien artean. Etapa horrek gaindituta beharko luke. Baina noski, bizitza lehentasunei buruzkoa da. Gure ustez, badira super-skinhead izatea baino gauza askoz garrantzitsuagoak (egia esan, gure taldean Iraitz eta Bosko dira kaskamotz bakarrak), hala ere, norbaitek ispilu aurrean kanpaia jo nahi badu talde eskuindarren musika entzuten, hor konpon! Esan dugunez, denborak norbera bere lekuan jarriko du.
Condemned-84 2008an Serbian emandako kontzertua agur-nazia erakusten zuten lagunez inguraturik

9.- Nahi duzuena esateko bidea libre

Eskerrik asko eta agur bero bat hala edo nola gure taldea bultzatzen ari direnentzat: gure lagunak, Patxi (Basartena taberna, Urduliz) eta Txabi (Iberre taberna Sopela) zarata sartzen uzteagatik, Deustuko gazte lokalak, Eneko (Moby Dick) maketa grabatzeagatik (oso lan gogorra) inolako eskaerarik gabe (Job santuak baino patzientzia gehiago), Klaudio gauza askorengatik, antifaxista guztiak eta zuek, elkarrizketa eta CSB antolatzeagatik. Eskerrik asko guztioi!.

Duff Holligans, Aurrez Aurre

1.- Ezer baino lehen, kontaiguzue zeozer taldearen izenari buruz, kuriosoa. Azal horidun pertsonai batzurekin zerikusirik ote?

Bai, Simpsons-ekin, itzelak dira, dibertigarriak eta zorrotzak, yankiek egin duten gauzarik onena. Egia esateko, Duff Hooligans gure lehen abestiaren izena izan zen. Hasieran Glamour Boys ginen, baina Hotel Glamour edo dena delako TB saio frikiarekin izena desitxuratu egin zen. Beraz izena aldatzea erabaki genuen: Revolución 1521, Men-Drugos, Cloratita 77... generabiltzan buruan, baina adostasunera heltzerik izan ez genuenez eta kontzertuen karteletarako presaka genbiltzanez zera esan genuen “ba horrela, gure lehen abestia bezala”. Ez pentsa hausnarketa handiko erabakia izan zenik. Denborarekin "Los Elegantes Chicos de la Clase Obrera" gustatu izan zitzaigun baina diskaren izenburutzat hautatu genuen, taldearen izena berriz ez aldatzearren. Gainera, Mayok jada tatuaia egina zuen, bide batez Pipik Tereluren tautaiaz bakarrik gainditutako zuhurgabetasuna (muxu bat biontzat, a! eta Miriam-entzat).


2.- Taldearen bigarren zatia, hooligans… zein da zuen futbol taldea?

Gimnástica Segovianaren zale porrokatuak gara eta Segovirras Taldeko kideak 1928an sortutako futbol klub mitikoa da. Betidanik izan du oso berme gutzi gizartea zein erakundeen aldetik, nire ustez horregatik hain zuzen ere gustatzen zaigu horrenbeste. Gure kluba da, hirugarren mailako futbola, bene-benetako futbola esango nuke nik. A, eta hotza, hotz izugarria La Albuerako harmailetan. Gure taldea ikustera joateko oso gimnastikoa izan behar zara.


Duff Hooligans

3.- Musika egiterakoan ze taldek izan dute eragina?

Punk 77 eta 80. Hamarkadako Punk Iberiar talde guztiak. Sar zaitezte myspace-an eta irakur ezazue erretolika: www.myspace.com/duffhooligansoisegovia


4.- Kaskamotz-mugimendua bizirik al dago? Nolakoa da Segoviako panorama politiko-musikala

Bizirik baino gehiago dagoela esango nuke nik, modan akaso. Revival-a eman da eta orain neska-mutilak gazte-gaztetatik bihurtzen dira kaskamotz. Azken finean normala da, internet-i esker informazio ugari eta diskografia osoak daude eskuragarri. Era berean, arrazoi honexengatik ere normala da gutxi errotzea, modak harrapatzen ditu eta datorren bezala alde egiten du ere, baina fanzineak irakurtzen, KZak grabatzen, diskak erosten mugimenduan barneratu zenarentzat kaskamotz izateari uztea zailagoa da. Segovia txikia dela kontutan hartuta, musika talde anitz dago. Askok anarkista edo komunistatzat jotzen dute euren burua, baina nik ez dut ikusten askorik militatzen duten. Tabernetako iraultzak izan ere, kalea lantzeko orduan betiko 4 katuak. Politikari dagokionez? Ba egia esateko, betiko 4 katuak gaude mobida guztietan sartuta: Izquierda Castellana, Coordinadora Antifascista de Segovia, Segovia de Izquierdas, Espekulazioaren aurkako Plataformak...


5.- Zein talderekin batera gustatuko litzaizueke eszenatokira igotzea?

Cock Sparrer-ekin, jaun ta jabeak dira, eta Strummer berpiztuko balute, The Clash-ekin. Madrilen zortea izan genuen eta Sham 69rekin jo genuen. Haiekin de puta madre pasatu genuen, baina ez zegoen Jimmy Pursey, taldeko arima-materra.

Los Elegantes Chicos de la Clase Obrera. Duff Hooligans-en lehenengo diska.

6.- Duff garagargoaz gain, besterik?

Ba egia esateko saltzen duten Duff horrek ez dauka ezer berezirik, baietz Moe-ren Tabernakoa askozaz gozoagoa izan. Castilla aldetik Mahou hagitz trinkatu egiten da, Segovirras lokalean San Miguel... baina tira ez daukagu ba guk ahogain zorrotzegia! Lorontzien ura ere edaten dugu guk, hala ere, ondo tiratutako upeleko Pilsnber Urquell-a kristona da!


7.- Zer ezagutzen duzue Cable Street Beat-i buruz?

Egundaino askorik ez, barkatuko diguzue ezjakintasuna. Gure hurrengo kontzertua dela eta internetetik ibili gara eta egia esateko proiektuak oso itxura ona dauka, kontzertu antifaxisten erakunde antolatzailea, ezta? Nire ustez, kontzertu areto espekulatzaileetatik urrun mugimendu antifaxistari hotsa emateko era honetako erakunde gehiago behar dira. Gure erabateko sostengua duzue.


8.- Gutun zuria, beltza, horia... tira nahi duzuena

Ba ezer, Bizkaian ikusiko dugula elkar, bertan jotzen dugun lehen aldia dela eta Ostias Estilo Pueblo-rekin, a ze nolako izena jajaja!!! Rural Oi! ekitaldi galanta ematea espero dugula. Ikuskizun bermatua Héctor del Mar-ek esango lukeen bezala.

Agur anti-espainol eta komuneroa. Oi!

Dendak

-Trojan Tattoo: http://www.myspace.com/trojaninkbilbao

CSB Atalak



Disketxeak eta Musika Webguneak

DISKETXEAK

-Conehead Records: http://www.myspace.com/coneheadrecords

-Mad Butcher Records: http://www.myspace.com/madbutcherrec


MUSIKA WEBGUNEAK

-You & Me on a jamboree: http://youandmeonajamboree.blogspot.com/

-Trojan Records: http://www.trojanrecords.com/

Musika Taldeak

MUSIKA TALDEAK

-Duff Hooligans: http://www.myspace.com/duffhooligansoisegovia

- Kosetxa Propia: http://www.myspace.com/kosetxa

- Luz de Putas: http://www.myspace.com/luzdeputas

-Nu Sports: http://www.myspace.com/nusports

- O.E.P: http://www.myspace.com/oepunk

-Redweiler: http://www.myspace.com/redweilermusic

- Siroko-Ska: http://www.myspace.com/sirokoska

-The Blaggers: http://www.myspace.com/blaggersita

-The Offenders: http://www.myspace.com/theoffendersit

-The Oppressed: http://www.myspace.com/oitheoppressed

-The Redskins: http://www.myspace.com/redskinsunofficial

- Tommy Gun: http://www.facebook.com/TommyGun

Cable Street Beat - Euskal Herria


Cable Street Beat mugimendua 80. hamarkadan jaio zen Ingalaterran, garai hartan musika talde ultraeskuindarrek bizi zuten gorakada kezkagarriaren aurrean. Honela, ezkerreko aisialdi eta musika alternatiba beharrezkoa zela ikusita, Cable Street Beat alternatiba hori eskaintzea hartu zuen bere gain.

Hamarkada honetan berrekin zaio Cable Street Beat-en ideiak berreskuratzeari Alemanian, punk eta skinhead mugimenduetako balore ezkertzale eta antifaxistak berpiztearren. Baloreok garai hartan orain bezala, arrisku larrian daude, eskuinak toleratzen zuen eta oraindik ere toleratzen duen joera apolitiko baten agerpena dela eta. Honela, faxistek aukera ederra dute euren mezu, estetika eta jarrerarekin a priori politikarekiko interesik ez duen gazteria kutsatzeko.

Euskal Herrian antzeko prozesua bizi dugu, berezitasun batekin, baina. Izan ere, euren burua ezkertiartzat jotzen duten pertsonak baitira hain zuzen ere eskuina toleratzen duen eszena apolitiko horren inportatzaile. Honen ondorioz, Cable Street Beat Euskal Herria antolatzeko erabakia hartu dugu eta, era honetan, musika alternatiba zorrozki antifaxista eskaini. Cable Street Beat irabazasmorik gabeko erakundea da. Lana borondatez egindakoa izanen da eta etekinak urruneko taldeak ekartzen erabiliko ditugu soilik.

- Ezkerrari irekitzen zaion gune bakoitza, eskuinari itxitako gunea da -